2013-2014 DENBORALDIAREN HASIERA
MULTIKIROLA

2013-2014 DENBORALDIAREN HASIERA

KLUBEKO FESTA

Berri honen bidez, datorren ostiralean, irailaren 20an, La Salle Kirol Taldeak denboraldiari hasiera emateko ekitaldi bat antolatuko duela jakinarazi nahi dizuegu. Hori dela eta, zuen umeak etortzea espero dugu. Horregatik, egunaren antolaketa azalduko dizuegu: -16:30ean begiraleak zuen umeen zain egongo dira aldagelaren sarreran eta gimnasiora joango gara denboraldiaren argazki ofiziala ateratzera. -Argazkia atera eta gero, multikirolako B taldeak bere multikirolako saioa egingo du 17:30ra arte. Besteak haien gurasoekin geratuko dira patioan eta ikastetxeko instalazioetan geratu daitezke. -Azken ekitaldia 18:30etan ikastetxeko kiroldegian izango da eta han bertan desfiletxo bat egingo dugu. Hori egin eta gero askaritxo bat antolatuko da eta Kirol Taldeko kirolari guztiek hartuko dute parte markro-argazki batean. Zuen presetziaren zain agurtzen zaitut.