Olinpiar Joko Txikiak
HASIERA MULTIKIROLA

Olinpiar Joko Txikiak

Zeuen seme-alabekin hiru hilabeteko honetan atletismo kirola joku askoren bidez egin dugu eta Atletismo Olinpiar Joko Txikiak antolatzea erabaki dugu zuek ikusteko.

Aukeratutako eguna hurrengo abenduaren 18a (asteartea) izango da. Zeuen seme-alabek 16:30etan egon beharko dute (aldagelenaren sarreran) eta olinpiar jokoa 17:30etan bukatuko da.

Olinpiar jokoa La Salleko Kiroldegian izango da.

Helburuak lortzeko, zeuen seme-alaben presentzia eta puntualitatea oso garrantzitsuak dira baita emandako arropa eta oinetakoak eramatea ez ahaztea ere.

Zalantzarik izanez gero, galde diezagukezue inolako arazorik gabe.

Agur eta laster arte, begirale eta koordinatzailearen aldetik.