PARTIDUEN ASTEBURUA
MULTIKIROLA

PARTIDUEN ASTEBURUA

Zuen seme-alabekin egiten ditugun kirol-anitzen saioetan lortu nahi ditugun helburuak osatzeko eta bultzatzeko, futbol eta saskibaloiko jardunaldia egitea pentsatu dugu. Astean zehar egiten dituzten entrenamenduetaz gozatzeaz gain, partidu bat jokatzea haien gustokoa izango dela uste dugu. Asteburu bikaina!


FUTBOLAKO partidua azaroaren 24an (larunbata) da. Etxezuri futbol zelaian izango da. Zuen seme-alabek 13.30etan egon beharko dute aldagelen gunean. Partidua 14.00etan izango da.

Bestaldetik, SASKIBALOIKO partidua azaroaren 25ean (igandea) da. La Salleko Kiroldegian izango da. Zuen seme-alabek 9.30etan egon beharko dute aldagelen sarreran.

Kirol-anitz futbolarekin edo saskirekin apuntatuta dauden guztiak etortzea gustatuko litzaiguke, beraz parte hartu nahi dutenek partidura joatearekin nahikoa da. Joango ez badira, korreoz abisatzearekin nahikoa da, azaroaren 23a baina lehen.

Ezinbestekoa da emandako kirol arropa eta oinetako aproposak eramatea.

Zalantzarik izanez gero, galde diezagukezue inolako arazorik gabe.