MULTIKIROL HASTAPENA HASIERA
HASIERA MULTIKIROLA

MULTIKIROL HASTAPENA HASIERA

2017-2018ko denboraldia

Berri honen bidez, datorren astean 2017-2018 ikasturteko MULTIKIROL HASTAPENA klaseak hasiko direla gogoratu nahi dizuegu.

Multikirol hastapena → IRAILAREN 26an (ASTEARTEA) 16:30etan HASIKO DA.

Patioan dagoen aldageletara sartzeko atean, “INICIACIÓN AL MULTIDEPORTE” karteltxo bat jarriko dugu eta han zeuen seme-alaben zain egongo gara. Horretaz gain, zeuen seme-alabek kirol jantziak eta oinetakoak ekartzea oso garrantzitsua da. Aldagelan motxilak eta karpetak kaiola batean utz ditzakete eta arropaz alda daitezke. Klasea amaitu ondoren, aldageletara bueltatuko gara gauzak hartzera eta etxera joateko.

Edozein momentuan zalantzarik izanez gero, bidal iezaguzue posta elektroniko helbide honetara: multideportelasalle@gmail.com.