Buelta makala Soduperen aurka
BALONCESTO

Buelta makala Soduperen aurka

INFANTIL FEM

Urte berriari hasiera eman genion, jadanik ezagutzen genituen Sodupeko nesken aurka. Gorriz jantzita, etorri ziren La Sallera, bueltako partidua jokatzera, beraien etxean, bigarren jardunaldian, gure kontra galdu eta gero.

Baina oraingoan ez zen hain erreza izan. Gure neskek erdi lotan hasi zuten norgehiagoka eta lehenengo laurdenean ezin izan zuten ezer saskiratu.

Behin eta berriz heltzen ziren gure neskak aurkakoen saskira, baina inolako etekinik gabe.

Bigarren zatian, esnatu eta gero, hasi ginen puntuak lortzen eta aurretik jarraitu ginen azkenengo txanpararte.

Aipagarria Sodupetarren jokua zelan hobetu zen, blokeo eta errebotetan nagusituz.

Azken laurdenean berriro hasi zen gure saski lehortea eta nahiz eta maíz heldu eta bota, baloia ez zen sartzen eta geneukan aldea murriztu zen berdinketara heldu arte.

Bi luzapen jokatu behar izan zuten eta amaieran Enkarterriko taldeak eskuratu zuen garaipena.

Kontzentrazio falta, agian baina esaten duten bezala: ''Parkatzen duenak, galdu egiten du''.