Hainbeste ahalegin, azken unean galtzeko.
BALONCESTO

Hainbeste ahalegin, azken unean galtzeko.

INFANTIL AZUL FEM.

Goiz zoragarria, larunbatan izan genuena (24ºC), aparta eta bitxia, urriaren amaieran gaudela kontutan hartuta.

Balmasedatik, bisitan zetorkigun lehen taldea jaso genuen atzo, gure kantxan 19-20ko liga txapelketari hasiera emateko.

Aurten Enkarterriko bizpahiru taldeen aurka jokatzea tokatu zaigu gure taldean.



Norgehiagorako talde URDIN osoa prest izan dugu, (zortziak), aurre-denboraldiko bigarren partiduan, Salesianos auzokideen aurka, gure jokalari bati, okertu zitzaion orkatila osatu eta gero.



Partidua eguzkipean eta nahiko lasai hasi da. Gureak apur bat urduri egon dira, aurre-denboraldian birritan neurtu bait ziren Balmasedako bi taldeen kontra, jipoi galantak jasoz. Baina, talde hau ez zen besteen modukoa. Nahiko parekoak gureekin konparatuta, Enkaterrikoek, eta Lasalletarrek, joku berdintsua eskeini dute partiduan zehar eta emaitza berdinduta joan da markagailuan, inor ihez egin barik.

Hasiera batean kanpokoek hobeto egin dituzte gauzak, baina, La Sallek gero eta konfidantza gehiago erakutziz, aurretik jarri da hirugarren laurdenean, partiduko azkenengo unerarte.

Tamalez, emozioz beteko azken minutuan, urduritasunak jota, gure neskek ezin izan dute emaitza mantendu, izandako aukerak, aprobetxatu ezinik, eta azken minutuan, hainbeste ahalegin kosta zaien etekina galdu egin dute, puntu bakar bategatik.

Goibel gelditu dira gure neskak, hainbeste aukera izan eta gero. Eraginkortasun falta nabaria izan dugu, baloi asko oparitu ditugu errebotetan eta erdiratze makaletan, eta batipat huts egin dugu gehiegi jaurtitzerakoan.

Pena da talde honi aurre egiteko gauza izan garelako, baina zoritxarrez, ezin izan dugu landutako garaipena eskuratu.

Bueltako partidua gure izango da. Aurrera Salle!